Politika -

Hauteskundeetara begira

Rubalcabak Gobernua utzi du bere ordezkoa nor izango den argitu gabe

Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagaitzan burubelarri murgiltzeko Exekutiboan dituen kargu guztiak utziko dituela adierazi du Barne ministroak.

Rubalcabak Gobernua utzi du, hautagaitzan burubelarri murgiltzeko

174

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Perez Rubalcaba Espainiako presidenteordeak eta Barne ministroak Exekutiboan dituen karguak "berehala" utziko dituela esan du. Erabakia gaur goizean helarais dio Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteari.

"Gobernuaren eta alderdi baten hautagaitzaren artean bateraezintasun politikorik eta legezkorik" ez dagoela esan du Rubalcabak ministroen kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Baina gogoratu du hautagai izateko konpromisoak Gobernuko lana "zaildu" diezaiokela sentituko balu kargua utziko zuela adierazi zuela, eta "une hori iritsi" da, azaldu du.

"Ez naiz egongo Gobernuak behar duen esfortzu guztia emateko moduan. Oraingo kargua eta bihar onartuko dudana ez dira bateragarriak", azaldu du Rubalcabak. Izan ere, bihar PSOEren Batzorde Federala egingo da eta hauteskunde orokorretarako hautagaia izendatuko dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea