Politika -

Bateragune auzia

Iruin:'ETAk ez du atentaturik egin Otegik babestutako ekimenari esker'

Bateragune auzia gaur bertan bukatuko da. Iñigo Iruin abokatuak gogoratu du azken bi urteetan ez dela ETAren atentaturik izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Iruin Rafa Díez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari orokor ohiaren abokatuak Auzitegi Nazionalean gogoratu du ETAk "azken bi urteetan atentaturik" ez duela egin, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak 2008an aurkeztutako estrategia berriari esker.

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeremaile ohia eta ezker abertzaleko beste zazpi kide epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean, ''Bateragune'' auziagatik. Iruinek gogoratu duenez, ezker abertzaleak egindako "presioak" eragina izan zuen ETArengan indarkeria alde batera uzteko. Ezker abertzalearen estrategia berri horri esker "hartu ditu ETAk bere azken erabakiak".

Abokatuak ''Bateragune'' auzian zehar frogarik aurkeztu ez izana egotzi die. "Susmoak aurkezteak ez ditu froga bihurtzen", gaineratu du.

Iruinek nabarmendu du Auzitegi Konstituzionalak Bildu koalizioa legeztatzeko erabili zituen arrazoi berdinek auzipetuei zigorra kentzeko balio izango dutela.

Bateragune auzia gaur bertan bukatuko da, aldeek ondorioak irakurri ondoren. Ekainaren 27an hasi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea