Politika -
Polizia-operazioa
Eneko Gogeaskoetxea ETAko ustezko kidea atxilotu dute Erresuma Batuan
Atxiloketa Cambridgen egin dute eta Guardia Zibilak ere hartu du parte. 1997an, Guggenheim Museoaren kanpoaldean, ertzain bat hiltzea leporatzen diote.
Erredakzioa
Eneko Gogeaskoetxea ETAko ustezko kidea atxilotu dute Cambridgen (Erresuma Batua), zenbait albiste-agentziek zabaldu dutenez. 1997ko urrian, Bilboko Guggenheim Museoaren kanpoaldean, ertzain bat hiltzea leporatzen diote, besteak beste.
Vasco Press albiste-agentziak terrorismoaren kontrako iturriak aipatuta adierazi duenez, Eneko Gogeaskoetxetak zenbait urte zeramatzan Erresuma Batuan bere familiarekin bizitzen.
Ibon Gogeaskoetxea ETAko buruzagi izandakoaren anaia da Eneko. Ibon 2010eko otsailean atxilotu zuten Normandian.
Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako nazioarteko agindu baten ondorioz egin dute gaurko atxiloketa.