Politika -

Bateragune auzia

Ezker Abertzalea: 'Estatuak aro berriari bizkarra eman dio'

Ohar batean adierazi duenez, Arnaldo Otegiren eta ezker abertzaleko 7 kideren aurkako zigor eskaerak "oztopo berriak dira Euskal Herrian ireki berri den prozesuan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Bateragune'' auzian Fiskaltzak egindako zigor eskaerarekin, "Espainiar Estatuak Euskal Herrian ireki den aro berriari bizkarra eman dio", ezker abertzalearen ustez.

Ohar batean ezker abertzaleak adierazi duenez, Ministerio Publikoak aurkeztutako tesiak eta Arnaldo Otegiren eta ezker abertzaleko 7 kideren aurkako zigor eskaerak "oztopo berriak dira Euskal Herrian ireki berri den prozesuan".

Ezker abertzalearen ustez, Fiskaltzaren eskaerarekin "ezker abertzalearen estrategia aldatzearen alde egin zuten pertsona batzuk zigortu nahi dira".

Estatuak "bere ahultasuna ezkutatu" nahi duela salatu du ezker abertzaleak. Fiskaltzaren eskaerak 2009ko operazioaren helburu berdina duela nabarmendu du: prozesua "sabotatzea", alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea