Politika -

ETAren aurkako mozioak

Ermuko PSEk eta PPk ETAren aurkako lehenengo mozioa onartu dute

"ETA behin betirako desegitea eta eta armak uztea" exijitzen duen testua bozkatzeari uko egin diote EAJk eta EBk. Bilduk, berriz, ez du bozketan parte hartu.

Ermuko PSEk eta PPk ETAren aurkako lehenengo mozioa onartu dute. Argazkia: EITB
Ermuko PSEk eta PPk ETAren aurkako lehenengo mozioa onartu dute. Argazkia: EITB
Ermuko PSEk eta PPk ETAren aurkako lehenengo mozioa onartu dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETAk eragindako 857 hilketa gaitzesten eta errefusatzen" duen testua onartu du asteazken honetan Ermuko (Bizkaia) Udaleko osoko bilkurak PSEko eta PPko bozekin. Gainera, bi alderdi hauek adostutako testu honek "ETA behin betirako desegitea, armak uztea eta taldeko kideak epaileengana eramatea" exijitzen du.

Onartutako mozioak jaso duenez, "euskal herritarrok bakean eta aske bizitzeko eskubidea dugu, totalitarismoaren, indarkeriaren eta bazterkeriaren mehatxua pairatu gabe". "Terrorismoaren amaiera eta bakearen lorpena euskal gizartearen eta erakundeen lehenetariko helburu bat da", gaineratu du testuak.

Mozioak zazpi zinegotzien eta PPko lau zinegotzien aldeko botoak jaso ditu. EBk eta EAJk, berriz, boza emateari uko egin diote.

Bilduk testu bat aurkeztu du

Bilduk, berriz, ez du bozketan parte hartu baina gainontzeko alderdiei bozkatu ez den beste testu bat adosteko proposatu die, "batera lan egiteko, inolako bazterketarik edo betorik gabe" eta&' || 'nbsp; "bakea lortzeko asmoz Udalen papera eta ekarpena zehazteko".

Koalizioak azpimarratu duenez, "bakea eta demokrazia eraikitzeko herrialde honen aniztasuna eta eskubide indibidual, kolektiboak, zibilak eta politikoak errespetatu behar ditugu".&' || 'nbsp;

EBren zuzenketa

EB, berriz, PSEk eta PPk aurkeztutako mozioari zuzenketa bat egin dio, "behin ETAren presioa eta mehatxuak gaindituta, elkarbizitza anitzarako esparrua lortzeko indar politiko guztiek lagundu dezaten".

Gainera, "proiektu politikoak inposatzeko ETAren, GALen, Batailoi Eusko-espainiarraren eta baita frankismo garaian Estatuko indarkeriak euskal gizartean eragin dituen terrore eta mina" gaitzesteko proposamena egin du EBk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea