Politika -
Elkarrizketa ETB-2n
Izagirre: 'Ez dugu legez kanpo jokatuko espainiar ikurrak kentzen'
Jauregiren omenezko oroitarriaren kontrako erasoaren harira, "mota honetako indarkeria" gaitzetsi du Donostiako alkateak. "Inork ez du Bilduk duena baino diskurtso sendoagorik", azpimarratu du.
Erredakzioa
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak asteazken honetan baieztatu duenez, bere udal gobernuak ez du "legez kontrako ezer" egingo udaletxetik Espainiako bandera eta beste hainbat ikur kentzearen harira.
ETB-2ko "Egun On Euskadi" bere ustez ez da legez kanpokoa Juan Carlos I.a erregea "Francoren oinordeko printzea" zenean erakusten duen Konstituzioaren aurreko erretratu bat kentzea. Epaileek aginduta beste koadro bat jartzera behartuko balute, "ikusiko genuke zer motatako koadroa izango litzatekeen eta non kokatuko genukeen".
Izagirrek nabarmendu duenez, Bilduren lehentasuna ez da erregearen argazkia, Espainiako bandera eta bere ustez "hiria ordezkatzen ez duten" beste ikurrak kentzea, "mahai gainean dagoen proiektu piloa" martxan jartzea baizik.
Jaureguiren omenezko oroitarriaren kontrako erasoa gaitzetsi du
Bere iritzian, Bildu topaguneen bila ari dela erakusten ari da, eta "bidea egiten" ari da "egun batean Bildu ETAren biktimen omenaldietara joateko eta beste buruzagi politiko batzuk Estatuaren indarkeriaren biktimen omenaldietara joateko"; "are gehiago", gaineratu du Izagirrek, "guztiok mota guztietako biktimak omentzeko ekitaldi batera joateko". Egun hori "gero eta hurbilago" dagoela esan du.