Politika -
Bateragune auziko epaiketa
Fiskaltzak eutsi egin dio Otegiren eta Diezen aurkako zigor eskaerari
Hain zuzen ere, 10 urteko espetxe zigorra eskatu du haientzat. Halaber, bertan behar utzi du Txelui Morenoren, Mañel Serraren eta Amaia Esnalen aurkako akusazioa.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eutsi egin dio Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiaren eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiaren aurkako 10 urteko zigor espetxe eskaerari, Bateragunen "zeregin garrantzitsua" zutela argudiatuta.
Halaber, jaitsiera txikia egin du beste hiru auzipeturen eskaeran (10 urtetik 9ra Miren Zabaletaren kasuan, eta 10etik 8ra Arkaitz Rodriguezenean eta Sonia Jacintorenean).
Azkenik, bertan behera utzi du Txelui Morenoren, Amaia Esnalen eta Mañel Serraren aurkako akusazioa.
AURRERAPENA
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea