Politika -

Juan Mari Jaureguiren omenez

Gipuzkoako Aldundiak errefusatu egin du oroitarriaren aurkako erasoa

"Bakearen eta demokraziaren alde" lan egiteko eta "ekintza hauek ez errepikatzeko" konpromisoa berretsi du Gipuzkoako Aldundiak komunikatu baten bidez.

Monolitoak izandako kalteak. EITB
Monolitoak izandako kalteak.
Monolitoak izandako kalteak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Jauregui Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren omenez jarritako oroitarriari egindako erasoa "arbuiatu" du Gipuzkoako Foru Aldundiak. "Edozein bortxaketa, jatorria kontuan izan gabe", errefusatzen duela gogorarazi du erakundeak, eta bakearen alde duen konpromisoa berretsi du.

Komunikatu batean, "bakearen eta demokraziaren alde" lan egiteko eta "ekintza hauek ez errepikatzeko" konpromisoa berretsi du Gipuzkoako Aldundiak.. "Gipuzkoako Gobernuaren erantzukizuna hartu dugunetik konpromiso hori berretsi dugu. Horrela egin baitu Bildu koalizioak sortu zenetik", errepikatu du.

Era berean, biktima guztiek "esker ona eta ordaina" merezi dutela uste du erakundeak. "Adiskidetzea gatazkaren eta indakeriaren ondorio guztiak gainditzeko oinarrizko pausoa izango da", azpimarratu du.

"Euskal Herrian bakea eta demokrazia lortzeko lan egiten ari da Foru Aldundia", errepikatu du. "Indarkeria egoera gainditzeko eta Euskal Herriko herritar guztien eskubideak errespetatzeko" guztien ekarpena beharrezkoa dela esan die Gipuzkoako agente politiko eta sozialei eta sindikatuei Foru Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea