Politika -

Bateragune auziaren epaiketa

'ETAk Bateragune sortu zuen desbideraketak antzeman zituenean'

Astearte honetako saioan Poliziako peritu batek baieztatu duenez, "adostutako politikari begirunea ez diotenak barnean nahiz kanpoan egon badaudela uste du ETAk".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiaren eta beste zazpi buruzagi abertzaleen aurkako epaiketaren astearte honetako saioan Poliziako peritu batek azaldu duenez, "ETAk Bateragune sortu zuen bere estrategian desbideraketak antzeman zituenean". Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari ohiaren defentsa abokatuak galdetu dionean, "adostutako politikari begirunea ez diotenak barnean nahiz kanpoan egon badaudela uste du ETAk", esan du perituak.

Gainera, aldaketa hura ekiditzeko ETAk sortutako tresna "Bateragune" izan zela gaineratu du. "Baina gero aldatu eta militarra instrumental bihurtu zuten", baieztatu du agenteak. "Ezker abertzaleak sustatu behar zukeen aliantza independentista nazional bat sortzeko asmoa" zehaztu zuen ETAk 2008ko abenduko dokumentu batean eta honi ere egin dio agenteak aipamena.

Honen esanetan, "borroka armatuak emaitzarik ematen ez" zuela antzeman zutenean, bultzatu zuten aldaketa hura. Gainera, ezker abertzaleak ez zuela "indarkeriaren zikloarekin bat egiten" ohartu ziren.

Hiru orduko iraupena izan duen galdeketan perituak azaldu duenez, "ETA alderdi politikoekin bildu den egiaztatzeko frogarik ez dago". Honek baieztatu duenez, "estrategia berriarekin" bat egiten ez zuen alor bat zegoen ETAren barnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea