Politika -

Auzitegi Nazionala

EAJ, Aralar eta EA, Bruño ahizpei ezarritako zigorraren aurka

Gaur, Legebiltzarrean Joseba Egibarrek (EAJ), Aintzane Ezenarrok (Aralar) eta Juanjo Agirrezabalak (EA) agerraldi berezia egin dute erabaki honen aurkako jarrera adierazteko.

Lopez, Ares eta Basagoiti, gaurko Legebiltzarreko saioan. Argazkia: EFE
Lopez, Ares eta Basagoiti, gaurko Legebiltzarreko saioan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Bruño ahizpei ezarritako zigorra bertan behera uzteko eskatu dute gaur EAJko, Aralarreko eta EAko Legebiltzarreko taldeek. ETAri 6.000 euro ordaintzea leporatu die Auzitegi Nazionalak Blanca Rosa eta Maria Isabel Bruño ahizpei eta, ondorioz, 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri die.

Gaur, Legebiltzarrean Joseba Egibarrek (EAJ), Aintzane Ezenarrok (Aralar) eta Juanjo Agirrezabalak (EA) agerraldi berezia egin dute erabaki honen aurkako jarrera adierazteko. Egibarren hitzetan "bidegabekeria" da Bruño ahizpen aurkako epaia eta Justiziari "egindakoa konpontzeko" exijitu dio. Ahizpek ETAri 6.000 euro ordaindu ziotela "ez dute frogatu", Egibarren esanetan. Zentzu horretan, EAJko bozeramaileak adierazi du "30 urtez xantaia pairatu duen familia batek" zigorra jasotzea "ezinekoa" dela. Ildo berean, Ezenarrok erabakiaren "kutsu politikoa" goraipatu du. "ETAk xantaia utzi egin duela esan duenean etorri da epaitegien erabakia".

"ETAren biktima izan direnak orain Justiziaren biktimak dira. Erantzun politikoa eta juridikoa eman behar dugu", defendatu du Aralarrek.

Bruño ahizpei elkartasuna adierazi die Eusko Alkartasuneko bozeramaileak. Epaia "zuzentzeko" exijitu du, "bidegabekeria" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea