Politika -

Epaiketa

Aralarrek eta ERCk absoluzioa eskatu dute auzipetuentzat Madrilen

Joan Tardaren ustez, auzipetuek indarkeriarik gabeko egungo testuinguruaren alde lan egin dute. Voces contra el Terrorismo taldeak epaiketa politikoa ez izatea eta auzipetuak espetxeratzea exjitu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleko, Aralarreko eta ERCko ordezkariak elkartu dira, besteak beste, Auzitegi Nazionalean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga eta ezker abertzaleko beste sei buruzagiren aurkako epaiketan. Guztiek epaiketa salatu eta auzipetuentzat absoluzioa eskatu dute.

Joan Tarda ERCko diputatuak salatu du epaiketa hau "normalkuntza politikoaren bidea oztopo bat" baino ez dela. "Indarkeriarik gabeko testuinguru berri honetan absoluzioa eskatzen dugu auzipetuentzat, normalizazioan lagundu dutelako", nabarmendu du. Horrez gain, Tardak adierazi du herri guztiek autodeterminazio eskubidea dutela eta "askatasun demokratikoen zelaiari" ateak jarri ezin zaizkiola. Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak ere epaiketa salatu du eta auzipetuak errugabe direla azpimarratu du. Auzipetuei babesa ematea eta haientzako absoluzioa eskatzea "oso garrantzitsua" dela esan du.

Aitor Bezares ezker abertzaleko kidearen aburuz, gaur hasi den epaiketak "izaera politikoa dauka, Euskal Herrian ireki den prozesua gelditu nahi dutelako".

"Prozesu hau oztopatzen saiatu diren bigarren aldia da, izan ere, lehen saiakera auzipetuen atxiloketekin egin zuten, baina orduan porrot egin zuten eta orain ere porrot egingo dute", esan du.

Francisco Jose Alcaraz Voces contra el Terrorismo elkarteko presidenteak ere bertaratu da Auzitegi Nazionalera. Politikak epaiketa "kutsatuko" ez duenaren itxaropena agertu du eta, ondorioz, "auzipetuei kartzela-zigorra" ezarriko dietela espero du.

Voces contra el Terrorismo elkartea herri-akusazioa da epaiketan eta 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du auzipetuentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea