Politika -

Judizmendi auzoan

Hiru petsona atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen liskar baten ostean

Agenteek gazte bat atxilotu dute ETAren aldeko pintada bat egiteagatik eta, geroago, 40 bat lagun inguratu dituzte lekuz aldatzen ari zirenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu Gasteizen, aurretik pintada bat egitea leporatuta gazte bat atxilotu zuten agenteei aurre egitea egotzita, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.

Aipatutako iturriaren arabera, gertaera 07:45 aldera jazo da, Ertzaintzaren auto bat Judizmendi auzoan zegoela, jaiak direla eta, garbiketa zerbitzuak babesteko ETAko presoen eta legez kanpo dagoen Segiren aldeko pankarta eta pintadak kentzen zituzten bitartean.

Herrizaingo Sailaren oharrean agertzen denez, bat-batean mutil bat poliziaren furgoneta batera gerturatu da eta "Gora ETA militarra" idatzi du. Horren ostean, ertzainek gaztea atxilotu dute, terrorismoa goratzea egotzita.

Hala ere, poliziak atxilotua polizia-etxera eramaten ari zirela, bertan 40 bat pertsona agertu dira eta furgoneta inguratu dute, polizia-etxerako bidea irainka eta bultzadaka oztopatu nahiean.

Gainera, harriak, botilak eta beste hainbat objektu jaurti dizkiete kideak babestera etorri diren agenteei; horregatik, poliziek karga egin dute eta horietako bi atxilotu dituzte: 22 urteko emakumezko bat eta 17 urteko mutil bat. Azken honek kale indarkeriari lotutako aurrekariak zituen eta biei agenteen kontra atentatua egitea leporatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea