Politika -

Bildu dago gobernuan

Donostiako Udalak erregearen koadro bat kendu du bilkuren aretoan

Udalaren iturriek azaldu dutenez, koadroaren ordez Donostia hobeto ordezkatzen duen irudi bat jarriko dute, eta San Telmo Museoan dagoen obren artean aukeratuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (Bildu) Udaletxeko osoko bilkuren aretoan dagoen&' || 'nbsp;Espainiako erregearen koadroa kentzea agindu du gaur, ez baita "hiriaren adierazgarri".

Udalaren iturriek azaldu dutenez, koadroaren ordez Donostia hobeto ordezkatzen duen irudi bat jarriko dute, eta San Telmo Museoan dagoen obren artean aukeratuko dute.

Koadroa gaur bertan kenduko dute, arratsaldean alkateak harrera ofiziala baitauka hainbat elkarte sozialekin.

Ernesto Gasco PSE-EEren Donostiako Udaleko bozeramaileak azaldu duenez, hurrengo saioan berriz jartzea eskatuko dute, "Konstituzioaren legaltasuna berriz ordezkatuta egon dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea