Politika -

Ostiralean

Herrizaingo Sailak presoen aldeko Hernaniko manifestazioa debekatu du

Herrizaingo Sailaren esanetan, "talde terroristetako kideak goraipatu eta biktimak umiliatu egingo dituzte".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak bertan behera utzi du Hernanin ostiral arratsaldean presoen alde egin behar zuten manifestazioa, "talde terroristetako kideak goraipatu eta biktimak umiliatu" egingo dituztela uste baitute.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Ertzaintzak deialdia egin duen pertsonari helarazi dio erabakia. Horren arabera, ostiraleko manifestazioa debekatu dute.

"Talde terroristetako kideak goraipatu eta biktimak umiliatu" egingo dituztelakoan debekatu du Herrizaingo Saialak manifestazioa.

Manifestazioa 19:30ean hasi behar zuen ''Euskal presoak etxera'' leloarekin. Ertzaintzaren hitzetan, manifestazioak jaietan antolatutako ekitaldi batekin bat egiten du, ordu eta leku berdinean egingo zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea