Politika -
Aldaketak Ertzaintzan
Ares: 'Aldaketek ez dute zerikusirik Ertzaintzaren gatazkarekin'
Halaber, Barne Ministeriora alde egingo duela dioten zurrumurruei amaiera eman die, eta Herrizaingo sailburua izaten jarraituko duela esan du.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuordearen hitzetan, Sailean eman diren aldaketek ez dute zerikusirik Ertzaintzako sindikatuen gatazkarekin; halaber, Gobernu zentralera joango ote denik ukatu du.
Aresen esanetan, aldaketok "adostuak" izan dira eta Herrizaingo Sailak Ertzaintzako sindikatuekin bizi duen gatazkarekin erlazionatzea "gezurra" dela adierazi du.
Hauteskundeen ostean jakitera eman zituzten aldaketok, hori baitzen unerik egokiena, Aresen esanetan.
"Aldaketak normaltasunez eman dira", adierazi du Aresek; ildo horretan, aldaketen ostean "kaos" edo "krisi" irudia eman nahi izana gaitzetsi du.
Era berean, Aresen esanetan, aldaketa horiek ez dute zerbitzua "murriztuko". "Guztiz kontrakoa, zerbitzu zabalagoa eta hobea izango dugu, baliabide gutxiagorekin", gaineratu du.
Aresek eskerrak eman dizkie alde egindako bi pertsonei, eta beraiek nahi izan dutelako alde egin dutela errepikatu du; eta Nelida Santos Administrazio sailburuorde berriaren eta Miguel Buene Segurtasun sailburuiorde berriaren balioa azpimarratu du.
Halaber, Barne Ministeriora alde egingo duela dioten zurrumurruei amaiera eman die, eta Herrizaingo sailburua izaten jarraituko duela esan du.