Politika -

Transferentzien batzordea

Bihar sinatuko dute Euskadirako azken eskumenen eskualdatzeko agiria

Transferentzia horiek 11 arlotakoak dira eta euskal administraziora aldatzen dituzte 366 pertsona, 35 milioi inguru euroko zuzkidura ekonomikoarekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Transferentzien Batzorde Mistoa bihar (asteazkena, hilak 22) bilduko da Lehendakaritzan, Espainiako eta Euskadiko gobernuek negoziatu zituzten eskumenetako azkenak Euskadiri eskualdatzeko agiria sinatzeko. Transferentzia horiek 11 arlotakoak dira eta euskal administraziora aldatzen dituzte 366 pertsona, 35 milioi inguru euroko zuzkidura ekonomikoarekin batera.

Honako hauek izango dira Euskadiren ordezkari: lehendakaria, Herrizaingo, Ekonomia eta Ogasuneko eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Lehendakaritzako eta Koordinazioko idazkari nagusiak.

Bestalde, gobernu zentralaren ordezkaritzaren buru hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politika eta Herri Administrazioko ministro Manuel Chaves izango da, eta, besteak beste, Lurralde Lankidetzako Estatuko idazkaria eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Finantza Koordinazioko, Lan Ikuskaritzako eta Garapen Autonomikoko zuzendari nagusiak ere ordezkaritza horretako kide izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea