Politika -

Koalizio Gobernua

UPNk bost Kontseilaritza izango ditu Foru Gobernuan, eta PSNk hiru

Bi alderdiek sinatu egin dute 2015 urtea arte Nafarroan koalizio Gobernua osatzeko akordioa.

Yolanda Barcina UPNko presidenteak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina UPNko presidenteak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina UPNko presidenteak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak sinatu egin dute gaur goizean 2015 urtea arte Nafarroan koalizio Gobernua osatzeko akordioa.

Itun horren arabera, Yolanda Barcina izango da Gobernuko presidente, eta Roberto Jimenez presidenteorde. Gobernuak zortzi kontseilaritza izango ditu; bost UPNrentzat izango dira, eta gainerako hirurak, PSNrentzat.

Hain zuzen ere, UPNk Ekonomia eta Ogasuna, Osasuna, Hezkuntza, Industria eta Landa Garapena eta Kultura hartuko ditu bere gain. Sozialistek, aldiz, Presidentetza; Justizia, Segurtasuna eta Toki Administrazioa; Herri Lanak, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza; eta Ongizate Soziala, Kirola eta Gazteria.

Nafarroako Parlamentuak ostegunean egingo du Yolanda Barcinaren inbestidura saioa.

Akordioak ez du "mugatzen eta baldintzatzen" bi alderdien jarrera politikoa Nafarroako udaletan edo Gorte Orokorretan.

Prentsaurrekoan, Jimenezek azaldu du erabaki guztiak aho batez hartzen saiatuko direla, eta Kontseilaritzek ez dutela "beren kasa" lan egingo.

Bere aldetik, Barcinak esan du bi alderdiak Konstituzioaren eta Foru Hobekuntzaren aldekoak direla, eta itunak Gobernuaren "ateak itxiko" dizkiela Bilduri eta alderdi nazionalistei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea