Politika -
Ostiralean atzeman zuten
Kartzelatu egin dute Iñaki Dominguez ETAko ustezko kidea
Fiskaltzaren arabera, 2007an Kolonbiako oihanera joan zen, eta FARCeko hainbat kideri lehergailuak erabiltzen irakatsi zien.
Erredakzioa
Ostiralean Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kidea, Iñaki Dominguez, espetxean sartu dute epailearenetik pasatu eta gero, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, Villepinteko kartzelara eraman dute.
Iñaki Dominguez ostiralean atzeman zuten, Paristik gertu, trenez zihoanean.
2010eko martxoan, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak auzipetu egin zuen, ETAko beste bost ustezko kiderekin batera, ETAren eta FARCen arteko balizko loturak argitzeko auziaren baitan.
Fiskaltzaren arabera, 2007an Kolonbiako oihanera joan zen, eta FARCeko hainbat kideri lehergailuak erabiltzen irakatsi zien.