Politika -

Bi urte ETAk hil zuela

Puelles familia: 'Bildu legeztatzeak bake ezkorrera gerturatzen gaitu'

ETAk duela bi urte hil zuen Eduardo Puelles polizia inspektorearen anaiak gaineratu du "bake ezkor" hori "ezkutaketan eta ahaztean" oinarritzen dela.

ETAk Eduardo Puelles hil zuela bi urte. Argazkia: EFE
ETAk Eduardo Puelles hil zuela bi urte. Argazkia: EFE
ETAk Eduardo Puelles hil zuela bi urte. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Puelles, duela bi urte ETAk hil zuen Eduardo Puelles polizia inspektorearen anaiak gaur azaldu duenez, Bilduren legeztatzeak "bake negatibo batera gerturatzen gaitu, amnesikoa, ezkutaketan eta ahaztean oinarritutakoa".

Puellesek hitz horiek esan ditu Arrigorriagan (Bizkaia) ETAk duela bi urte Eduardo Puelles bonba autoz hil zuen leku berean egin den omenaldian.

Omenaldi horretan parte hartu dute besteak beste Rodolfo Ares Eusko jaurlaritzako herrizaingo sailburuak, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak, Maixabel Lasa Terrorismoaren Arretarako Bulegoko zuzendariak edota PSE-EE eta PPko ordezkariek, Jose Antonio Pastor eta Antonio Basagoiti hurrenez hurren buru zirela.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak bere aldetik esan du: "biktimei egitea dagoen omenaldirik onena ETArekin lehenbailehen amaitzea da".

Lore eskaintza bat egin ondoren, Josu Puellesek familiaren adierazpen bat irakurri du eta Bilduren legeztatzea "txalotu eta goraipatu" duten alderdi politikoak kritikatu ostean, "terrorismoa ez legitimatzeko borroka hau galtzen" ari dela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea