Politika -

Nafarroa

UPNk eta PSNk Gobernu 'indartsua' adostu dute, krisiaren aurka

Sozialistek lehen presidenteordetza eta hiru sail izango dituzte: Justizia eta Barne Saila; Lan Publikoak; Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza; eta Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteria.

Barcinak Miguel Sanzen lekua hartuko du Nafarroako Gobernuan. Argazkia: Efe.
Barcinak Miguel Sanzen lekua hartuko du Nafarroako Gobernuan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNko Batzorde Exekutiboak oniritza eman dio PSNrekin koalizio Gobernua osatzeari. Yolanda Barcinaren gobernu horretan, UPNk bost sail izango ditu bere ardurapean eta eta sozialistek, berriz, hiru.

Bilera amaitu ondoren, Barcina prentsaurrekora atera da eta, PSNko idazkariak Lurralde Batzordearen aurrean egin bezala, gobernu "indartsua" sortzea bilatu dutela esan du, "ekonomia suspertu, enplegua indartu eta lanpostua sortzeko".

UPNren Gobernu horretan, presidentetzaz gain, Barcinaren alderdiak Ekonomia eta Ogasuna, Industria eta Lana, Hezkuntza, Osasuna, Ingurugiroa eta Nekazaritza Garapena, Kultura eta Erakundeen harremanen ardura izango du. Esparru guzti horiek bost sailetan bildu beharko dituzte.

Akordioa UPNko Kontseilu Politikoaren oniritzia jaso beharko du datorren astean. Hala ere, Barcinaren hitzetan, itunak "bozkatzeko orduan askatasuna" ematen die bi alderdietako ordezkariei, "ezberdintasun ideologiko garbiak" daudelako, eta udaleei dagokienez ere "ez du inolako loturarik" sortzen.

Akordioaren lau oinarriak

Akordioaren "lau oinarriak" aipatu ditu Barcinak: UPNrentzat "lehena" Nafarroako erakundeekiko konpromisoa, ondoren krisia gainditzea; gizarte politikak bultzatzea eta gardentasuna eta administrazioak azkartzea. Testu osoa asteartea eta asteazkena artean sinatuko dutela iragarri du Barcinak, izapide ezinbestekoa delako inbestura ekitaldia egin ahal izateko.

Barcinak bi alderdien artean eztabaida sortu duten bi gai ere aipatu ditu: Nafarroan abortuak egitea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza ikasketak ezartzea. Abortuari dagokionez, "gauzak dauden moduan geratuko dira", eta Medikuntza ikasketei dagokienez "bideragarritasuna eta aurrekontua" ikertu beharko dituztela argitu du.

PSN: Gehiengoa, akordioaren alde

Sozialistei dagokienez, aurreakordioak Lurralde Batzordearen babesa jaso du, kideen % 80 baino gehiagok aldeko botoa emanda.

Roberto Jimenez idazkari nagusiak adierazi duenez, akordioak "PSNren hauteskunde programaren ardatz ekonomiko nagusiak biltzen ditu": Enpleguaren aldeko itun soziala, Nafarroaren garapen ekonomikoa, enpresen finantzaketaren agentzia, iruzur fiskalaren kontrako borroka edo emakumezkoen eta gazteen langabeziaren kontrako plana

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea