Politika -
Bizkartzainen arazoa
Rubalcaba: 'Legea aldatu behar badut, astebetean egingo dut'
Rubalcabaren hitzetan, "segurtasuna bermatzeko tresnak ditugu, baina horrela ez bada, astebete emango dut lege berri bat Ministroen Kontseiluan aurkezten".
Erredakzioa
Gobernu guztiak legeen menpe daudela eta beren zinegotzien segurtasuna bermatzera behartuak daudela esan die Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Barne ministroak Bilduko udal ordezkariei.
Ministroen Kontseiluaren ostean esan ditu hitzok Rubalcabak Donostia, Andoain edo Lasarte bezalako udalek segurtasun langileen presentzia, besteak beste, bizkartzainak udal-eraikinetan sartzea galaraztea, eta segurtasun neurriak murrizteko hartutako neurrien harira.
"Udaletan sartu berri den Bilduko jendeari gogoratu nahi diot gobernuak legeen menpe gaudela, legeak bete behar direla, eta legeak betetzen ez badira epaileak betearaziko dituztela", esan du.
Dena den, Gobernuak legea udaletxe guztietan betetzen dela ziurtatzeko tresnak dituela argi utzi du Rubalcabak; halaber, zinegotzi guztien segurtasuna bermatzeko tresnak dituztela esan du.
Hala ere, egungo legea nahikoa ez bada, Rubalcabak segurtasuna bermatzeko beharrezko erreformak abian jarriko dituela esan du.
Ildo horretan, Barne ministroak "segurtasuna bermatzeko tresnak" dituztela esan du, baina horrela ez bada, "astebete emango dut lege berri bat Kontseiluen Ministroan aurkezten", azpimarratu du.
"Bilduk bizkartzainak ateen aurrean mantentzen ditu"
EAEko eta Nafarroako Bizkartzainen elkarteak agiri batean jakinarazi duenez, ez daude beren babestuen segurtasuna bermatzeko baldintzetan Andoainen edo Lasarten.