Politika -
Foru Gobernua
Barcina aukeratuko dute datorren astean Nafarroako presidente
Nafarroako Parlamentuak inbestidura saioa aurreratu du eta bozketa 24ean izango da. Badirudi sozialistek koalizio Gobernu batean sartzea onartu dutela.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuak datorren astera aurreratu du inbestidura saioa eta Yolanda Barcina UPNko hautagaia izango da presidente PSNren babesarekin, ETBk jakitera eman duenez. Saioak ekainaren 23an, 24an eta 25ean izango dira, eta bozketa ziurrenik 24an. Parlamentuko Mahaiak hartutako erabakiak agerian uzten du UPNren eta PSNren arteko elkarrizketak bide onetik doazela, eta zantzu guztien arabera, sozialistek koalizio gobernu batean sartzea onartuko dute hainbat kontseilariren truke.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea