Politika -
Ekimena
PPk ETA gaitzesteko lehen mozioa erroldatu du Bilbon
Mozioa udal guztietan aurkeztuko dute, Bildu "agerian uzteko", Antonio Basagoitik aurreratu zuenez.
Erredakzioa
Euskadiko PPk ETA gaitzesteko lehen mozioa aurkeztu du gaur goizean Bilboko Udalean.
Hain zuzen ere, "ETAren 857 hilketa guztiak" gaitzestea eta erakunde terrorista "baldintza barik desagertzea" exijitzea du helburu testuak, Cristina Ruiz PPko bozeramaileak iragarri duenez.
Mozioa udal guztietan aurkeztuko du PPk, Bildu "agerian uzteko", atzo Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak aurreratu zuenez.
Bilboko Udalean erroldatu eta gero, Ruizek adireazi du mozioan "oinarrizko gauzak" eskatzen dituztela, "edozein demokratak zalantza barik babes ditzakeenak". "ETAren terrorismoa gaitzestea baino ez dugu eskatzen, atentatu guztiak, 60 baino gehiago Bilbon erakunde terroristaren historia beltzean", gaineratu du.
Ruizek azaldu duenez, ETAren "historioa" ere errefusatzea eskatzen dute, "ezin baita zerotik hasi". "Terrorismoa existitu egiten da oraindik, eta ezin dugu egin hemendik aurrera denak normal funtzionatuko duen bezala", esan du.
Mozioaren puntuak
Lehenengo puntuan, "ETA erakunde terroristak egindako 857 hilketak espresuki gaitzestea" eskatzen du mozioak.
Bigarrenean, errefusatu egiten du ETAk "euskal herritarrei, espainiarrei eta batik bat terrorismoaren biktimei" inposatu dien "terrore eta min historio justifikaezina".
Azkenik, hirugarren puntuak ETA "baldintza barik desagertzea, armak ematea eta ETAko kideak justiziaren esku uztea" eskatzen du.