Politika -

Batzar Nagusien osaketa

EAJ eta Bildu, Arabako Mahaian alderdi guztiak egotearen alde

Gaur goizean EAJko eta Bilduko batzarkideek akreditazioak jaso dituzte eta asteazkenean osatuko dira Batzar Nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta Bilduk Arabako Batzar Nagusietako Mahaian alderdi politiko guztietako ordezkariak egotearen alde agertu dira datorren asteazkeneko osaketari begira.

Batzar Nagusietako Mahaia bost kidek osatzen dute: presidentea, lehenengo presidenteordea, bigarren presidenteordea eta bi idazkari. Legegintzaldi honetan bost alderdik lortu dituzte ordezkariak: PP (16 batzarkide), PNV (13), Bildu (11), PSE-EE (9) eta EB (2).

Gaur goizean EAJko eta Bilduko batzarkideek akreditazioak hartu dituzte eta gero prentsaren aurrean hitz egin dute.

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi eta nagusigaia Mahaian alderdi guztien ordezkariak egotearen alde agertu da, izan ere, "ia legegintzaldi guztietan izan da horrela".

Ezker Batuko bi batzarkideen botoak oso garrantzitsuak izango dira. Javier de Andres PPren ahaldun nagusigaiak PSE-EEren babesa izango du, baina 25 botora iritsiko dira, ez dute lortuko gehiengo osoa. EAJk, berriz, Bilduren babesa jasoko du eta 24 boto izango ditu.

EBk dagoeneko esan du ez duela De Andresen alde egingo eta oraindik ez du argitu Agirre babestuko ote duen.

Gorka Ortiz de Guinea Bilduren Arabako bozeramaileak esan du koalizioak "printzipio demokratiko" gisa ikusten duela Mahaian alderdi guztiek parte hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea