Politika -

Iragarpena

Hauteskundeak baino lehen Barne Ministerioa uztiko du Rubalcabak

Hala ere, Gobernuko kargu guztiak utziko dituen ez du argitu presidenteordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen hauteskunde orokorrak egin baino lehen Barne ministroa izateari utziko diola iragarri du gaur Alfredo Perez Rubalcaba presidenteordeak, kargu hori PSOEko hautagai izatearekin bateragarria ez dela uste duelako.

Ministroen Kontseilua amaitu ostean prentsaurrekoa eman du Rubalcabak, eta iragarpen hori eman du. Gobernuak legeladia agortuko duela azaldu du presidenteordeak.

Gobernuko kargu guztiak utziko ote dituen ez du argitu presidenteordeak, baina hauteskundeak baino lehen Barne ministroa izateari utziko duela azaldu du.

"Bistakoa da"

"Bistakoa da. Hautagaia ezin da hauteskundeak antolatuko dituen ministroa izan", Rubalcabaren ahotan.

Berak Barne ministro eta hautagai sozialista gisa hauteskundeetako emaitzak emango ez dituela argitu ahal izatea eskertu du Rubalcabak ironiaz.

"Gauza hain arraroak esaten dira…", erantsi du presidenteordeak. Gobernuko kargu bat utziko duela iragarri duen aurreneko aldia izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea