Politika -

PSN-UPN bilera

PSNk Iruñako bere hautagaiaren alde bozkatuko du, 'momentuz'

UPNk, aldiz, Iruñean koalizio gobernu batean parte hartzea eskaini dio PSNri, baina horretarako "nahitaezkoa" da sozialistek UPNren hautagaiaren kontra ez egitea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren arabera, momentuz, sozialistek bere hautagaiaren alde bozkatuko dute Iruñeako Udalean, bestelako akordiorik ezean. "UPNk Maya alkate izatea erraztea eskatu digu, baina horrek akordio baten beharra du, guk ez dugu gauza bat eta bestea lotzen", azaldu du.

Gauzak horrela, Yolanda Barcina Foru Gobernurako hautagaiak iragarri duenez, UPNk Iruñean koalizio gobernu bat sortu eta bertan parte-hartzea eskaini nio PSNri, baina horretarako "nahitaezkoa" da sozialistek UPNren hautagaiari babesa eman ala bozkaketan botorik ez ematea.

Jimenez sozialistak, aldiz, momentuz presidente izateko hautagai izateko asmorik ez duela adierazi du "Bilduk ETAri desagertzeko eskatu ez diolako". Hori dela eta, Gobernua eratzeaen inguruan hitz egiten jarraitu ahal izateko lehen pausoa UPNk eman behar duela esan du.

"Bateragarritasun garrantzitsuak"

Gauzak horrela, "Izquierda-Ezkerra eta Nafarroa Bairekin gehiengoa lortuko bagenu, hautazko Gobernua sortzea posiblea zitekeen", izan ere, bi alderdiekin izandako elkarrizketetan "bategarritasn nabarmenak" izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea