Politika -

Alderdien negoziaketak

Aldaketa borondatea Iruñeko Udalean azaltzeko eskatu dio PSNri NaBaik

"Une honetan zailtasuna Bildu da, izan ere, Gobernu alternatibo baten edozein aukera zailtzen du", Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNren Gobernuari alternatibak "posible izaten jarraitzen" dutela adierazi du gaur Patxi Zabaleta NaBaiko hautagaiak PSNrekin bildu ostean. Baina aldaketarako "borondate" sozialsita azaltzeko larunbatean Iruñeko Udala erabiltzea eskatu du Zabaletak.

Programetako aspektu ekonomikoetan eta sozialetan "bat etorri" direla baieztatu dute PSNko eta Nafarroa Baiko zerrendaburuek, baina "une honetan zailtasunak izen-abizenak" dituela azaldu du hautagai sozialistak. "Bilduk Gobernu alternatibo baten edozein aukera zailtzen du", gaineratu du Roberto Jimenezek.

PSNrekin bildu ostean prentsaurrekoa eman du Zabaletak eta bileran giro "lasaia eta zintzoa" izan dela esan du.

"Diganostiko eta azterketetan adostasunak izan dira, baina baita proposamen askotan ere", azaldu du NaBaik. Enplegu, zerbitzu publikoak, Administrazioaren antolakuntza eta normalizazio eta bakegintza mintzagai izan dituztela adierazi du Zabaletak.

Jimenez

Bestalde, Foru Gobernuko eta udaleetako negoziaketak independenteak direla gogorarazi du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak prentsaurrekoan.

Zentzu horretan, Iruñeko Udalean "akordiorik ez" dagoela esan du Jimenezek. Larunbatean PSNko hiru zinegotziek Juan Moscoso hautagai sozialistari babesa emango diotela berretsi du Jimenezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea