Politika -

Lurralde Batzordea

PSNk 'agertoki guztiak zabalik' ditu balizko itunak egiteko orduan

Sozialistek ez dute ezer ere argitu hauteskunde osteko itunen inguruan. Akordioen bitartez, Bildurekin ituna egin eta Exekutiboan agindu dezakete ala UPNren gobernuari babesa eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSNko Lurralde Batzordeak "agertoki guztiak zabalik" daudela esan eta idazkari nagusiari eta Exekutibari datorren astean gainontzeko alderdiekin elkarrizketan hastea eskatu die. Helburua, alderdiaren programa abian jartzeko "eredurik onena" aurkitzea da.

Hori da, hain zuzen, Iruñan egindako ezohiko Lurralde Batzordean aho batez onartutako ebazpenak dioena. Batzordean, hauteskundeen osteko egoera politikoa aztertu dute.

Hauteskundeetako emaitzek "atsekabea" sortu diela gertu ondoren, Nafarroan alderdi "erabakigarria" direla nabarmendu dute, "hauteskundeetarako programarekin erabateko konpromisoa duen alderdia" eta "gainontzeko alderdiekin obligaziorik ez duena".

Bildutik UPNra

Sozialistek ez dute hauteskundeen osteko itunen inguruan ezer argitu. Aukera ugari dituzte: Bilduren babesa onartu eta Gobernuan agindu, UPNren gobernuari babesa eman (aurreko legealdian bezala) edo koalizio akordio bat egin.

Eurekin elkarlanean aritzeko ideia agertzen duten alderdiei "aspaldi" zehaztutako "muga batzuk" gainditzeko asmorik ez dutela ohartarazi diete. Euren programa sozialdemokrata dela azpimarratu eta printzipioak eta baloreak alde batera utziko ez dituztela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea