Politika -
Ahozko epaiketa irekiko dute
Arabako Auzitegiak delitu zantzuak atzeman ditu 'espioitza kasuan'
Auzitegi Probintzialaren autoak jaso duenez, baliteke Aitor Telleria EAJko buruzagi ohiak eta inputatu zituzten bi ertzainek sekretuen urratzearen ustezko delitua egitea.
Erredakzioa
Arabako Auzitegi Probintzialak delitu zantzuak atzeman ditu Aitor Telleria EAJko buruzagi ohiaren eta inputatu zituzten bi ertzainen aurka, Arabako ustezko "espioitza kasua"ren harian. Autoak dioenez, baliteke Arabako zenbait politikariei eta enpresariei espioitza egitean. Gainera, hiru akusatuei dokumentuen babesean desleialtasunaren eta sekretuen urratzearen ustezko delituak egotzi dizkiete.
Hala ere, akusatuen helegitearen parte bat aintzat hartu du Auztegiak eta sekretuen aurkikundea eta jakinarazteren delitu "zantzu arrazionalak" ez daudela baieztatu du.
Gasteizko Instrukzioko 4. Auzitegiak ikertu ditu gertakariak eta hobi dagokio ahozko epaiketa irekitzea. Jazoerak agerian geratu ziren ''De Miguel auzia'' ikertzen ari zirenean. Telleriaren bulegoa miaketa egin zutenean, Arabako politikari eta enpresarien datuak aurkitu zituzten EAJko buruzagi ohiaren disko gogor batean, antza, inputatutako bi ertzainek Telleriari emandako informazioa zena.