Politika -

M-15eko mugimendua

Madrilgo Puerta del Soleko 'suminduen' eskakizun zerrenda

Azken orduotan testu bat onartu dute zortzi eskakizunekin. Parte-hartzearekin, zergekin, langabeziarekin eta ongizatearekin lotutako hainbat proposamen egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Puerta del Soleko ''suminduek'' eskaera zerra bat onartu dute azken orduotan. Besteak beste, politikariek dituzten onura bereziak kentzea, enplegua sortzeko ekimenak... edota Senatuaren moduko erakundeak desegitea proposatu dute:

- Politikariek dituzten onura bereziak, zerga ordainketa, soldata, pentsio eta kotizazioa aldatzea eskatzen dute. Aldi berean, hautetsiak euren lanpostuetan direla, Senatuan, Kongresuan edo dagokien erakundean, parte hartzen dutela ziurtatzea eskatu dute. Karguarekin lotuta dagoen inmunitate parlamentarioa ezabatzea eta politikari guztien ondarea jakinaraztea ere aldarrikatu dute.

- Langabezia % 5etik beherakoa izatea eskatzen du Maiatzak 15 mugimenduak, eta hori lortzeko honako proposamenak egin dituzte: lanaren banaketa lan ordu murriztuak bultzatuz, erretiro-adina 65 urtetan jartzea, eta langabezia saria agortuta duten langabetuentzako 426 euroko diru-laguntza berriro ezartzea.

- Etxebizitza eskubidea.

- Kalitatezko zerbitzu publikoak.

- Banketxeen erabateko kontrola.

- Aldaketak zerga politikan, gehien dutenek zerga handiagoak ordain ditzaten.

- Gastu militarraren murrizketa.

- Demokrazia parte-hartzailea. Azken atal horretan, Sinde Legea bertan behera uztea, herritarrentzat aldaketa handiak ekarriko dituzten erabakiak hartu aurretik hauek erreferendum bidez onartzea, Europar Batasunak ezartzen dituen neurriak indarrean jarri aurretik herri-galdeketetan onartzea, hauteskunde-legearen aldaketa eta botere judizialari begira Fiskaltzaren erreforma eta Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko epaileak Gobernuak ez ditzala aukeratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea