Politika -

Ondorengotza, PSOEn

'Baroien' bilera 'lasaitasunez' hartuko duela esan du Patxi Lopezek

"Esateko ditudanak horretarako leku egokian esango ditut" adierazi du lehendakariak, bere iritziak alderdiaren organoen aurrean azalduko dituela argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko Batzorde Federalaren bilera "lasaitasunez" hartzen duela esan du Patxi Lopez lehendakariak. Batzordea bihar bilduko da eta hauteskunde primarioak deitzea edo ezohiko kongresua antolatzea erabaki beharko du. PSEk azken aukera horren alde egin du aste honetan eta horrek polemika piztu du.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saiora sartzera zihoala Carme Chaconek primarietara ez aurkezteko hartu duen erabakiaz galdetu diote lehendakariari, baina ez du erantzun nahi izan. "Behar den tokian hitz egingo dut", adierazi du Patxi Lopezek, alderdi barruko bilerei erreferentzia eginez.

PSEren buruzagiak esan du PSOEren aparteko kongresu bat egiteko proposamenak polemika sortu badu ere, "lasai" joango dela Batzorde Federalaren bilerara bihar. Gainera, ez omen du espero batzarrean tentsio handia izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea