Politika -
M-22ko hauteskundeak
PSNk ez ditu erabakiak 'presaka' hartuko
Nafarroako sozialistek adierazi dute "ahalik eta lasterren dena konponduta" egongo dela, "gainerako alderdiek erantzukizunez jokatzen duten einean".
Erredakzioa
Iragan igandeko hauteskundeetan lortutako emaitzak txarrak izan direla onartu du gaur PSNk. Nafarroako Gobernuaren osaketaren inguruan, ez ditu erabakiak "presaka" hartu nahi, gaur ohar batean jakinarazi duenez.
Ohar horretan, Nafarroako sozialistek adierazi dute "ahalik eta lasterren dena konponduta" egongo dela, "gainerako alderdiek erantzukizunez jokatzen duten einean".
Aho batez onartu duten adierazpenean, Nafarroako sozialistek hauteskundeetan izandako emaitzak aztertu dituzte. Parlamentuko 50 eserlekutatik 9 sozialistenak izango dira.
Aurreko osaketarekin alderatuz, PSNk hiru ordezkari galdu ditu. Hala ere, hurrengo Gobernuaren osaketan ezinbesteko alderdia izango da sozialistena, gainerakoek ez dituztelako gobernatzeko gehiengoak lortu. UPNk 19 ordezkari eskuratu ditu, eta sozialisten babesa beharko du Yolanda Barcina Nafarroako presidentetzara eramateko.
Emaitzak aztertu ondoren, alderdiak "lasaitasunerako eta erreflexiorako tartea" irekitzea erabaki du gaur arratsaldean.
Roberto Jiménez idazkari orokorrak "PSNko kide guztien iritziak entzun" nahi ditu orain.