Politika -

M-22ko hauteskundeak

Bilduren botoa 'pozoituta' dagoela ohartarazi dio UPNek PSNri

Sozialistek UPNri babesa eskaintzea espero du Yolanda Barcinak, Nafarroan "egonkortasuna" egon eta Foru Erkidegoaren presidentzia lortu ditzaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren boza "pozoituta" dagoela ohartarazi dio Yolanda Barcina UPN alderdiaren buruak Nafarroako Alderdi Sozialistari (PSN). "Sinestezina iruditzen zait momentu honetan Bildurekin akordio bat planteiatzea. Hauteskunde kanpainan PSNek esan zuen ez zuela boterea lortzeko ezta Bilduren abstentzioa onartuko baina orain ikusteke dago hitz emandakoa betetzen duten", iragarri du.

Sozialistek Bildurekin akordio batera inoiz ez heltzea espero du UPNko buruak baina bai UPNrekin, Nafarroako Foru Erkidegoan "egonkortasuna" egon eta presidentzia lortu ditzaten.

Cadena Cope irrati-katean eskainitako elkarrizketan, Bildu eta ANV nahiz Batasuna "gauza bera" dela baieztatu du Barcinak. Honen esanetan, Nafarroako Alderdi Sozialistak Nafarroa Bairekin nahiz Bildurekin akordio bat hitzartuko balu, horrek Foru Erkidegoaren identitatea "kolokan" jarriko luke, "erreferendum posible baterako" bidea hartuz.

"Nafarroako Alderdi Sozialistarekin akordio bat ez izan arte ezin dugu esan legealdi honetan gobernatuko dugula. Abstentzio batekin nahikoa izango genuke", azaldu du Barcinak. Honek gogoratu duenez, sozialistekin harremanetan hasi baino lehen, Nafarroak "aurrera egin dezan" beharrezkoak diren urratsak zehaztu beharko ditu UPNk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea