Politika -

M-22ko hauteskundeak

Pastorrek 'krisiari' eta Bilduri egotzi dizkie PSEren emaitzak

Bildurekin akordioak sinatzeko aukerari uko egin dio PSEren bozeramaileak. Pastoreen aitortu duenez, "ez dira espero genituen emaitza onak izan, ezta gutxiago ere".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak adierazi duenez, "krisiak" eta Bilduk eragin nabarmena izan dute alderdi sozialistak igandeko foru eta udal hauteskundeetan lortutako emaitzetan.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean Pastorrek aitortu duenez, "argi dago, krisiaren eraginez, PSOEren higadurak ere PSEn eragina izan duela baina gertakari bikoitza izan dugula uste dut, eszenatoki politikoan Bilduren agerraldiak ondorio azpimagarria ere izan duelako".

"Akordioak lotzeko alderdi politikoen arteko eztabadaida une bizia hasiko da orain", azaldu du, "guztiekin hitz egingo dugu, Bildu izan ezik, legezko alderdi dela uste badugu ere, epaileek horrelako erabaki dutelako, demokraziara heldu berriak dira". Pastoreen hitzetan, "uste sendo demokratikoak dituela erakutsi beharko du Bilduk".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea