Politika -

M-22ko hauteskundeak

Basagoitik adierazi du Bilduk ez agintzeko ahal dutena egingo dutela

EAEko PPko presidentea Bildurekin ez beste gainerako alderdi guztiekin akordioak lortzeko prest agertu da. EAJri eta PSEri, baina, ez kexatzeko eskatu die, "munstroa eurek sortu baitute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidenteak adierazi duenez, "oraindik terroretik bereizi ez direnek" ez agintzeko ahalegina egingo du. Gainera, Bildurekin ez beste gainerako alderdi guztiekin akordioak lortzeko prest agertu da. EAJri eta PSEri, baina, ez kexatzeko eskatu die, "munstroa eurek sortu baitute".

Basagoitik Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean esan duenaren arabera, "gaur egun, ezinezkoa da" PPk Araban ez agintzeko akordio alternatibo bat sortzea.

PPko Euskadiko presidentearen aburuz, "mahai gainean dagoen mapa politikoa ezinbestekoa da eta elkar ulertzera eta akordioak lortzera derrigortuta gaude". "Hori da, hain zuzen ere, nire ikuspegia. Euskadiko politikaren normaltasuna eta zentzua lortzeko, alderdi guztiekin elkar ulertzeko prest gaude, ETAren 900 atentatuak gaitzesteko gai izan ez direnekin izan ezik", adierazi du.

Bilduk Gipuzkoan garaipen "nahiko garrantzitsua" lortu duela onartu ostean, Eajk ets PSE-EE alderdiek kexatzeak ez duela balio esan du; izan ere, kanpaina egin diotela uste du Basagoitik eta, azken hilabeteetan "zoragarriak" direla esaten aritu direla gogoratu du. Gainera, emango dituzte pausuak gutxieneko errespetu instituzionalarekin emango dituztela ziurtatu ezin daitekeela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea