Politika -
ANren epaia
ETAko kide bat zigortu dute PSEren egoitzaren kontrako atentatuagatik
Auzitegiaren arabera, erabilitako tresneriak ahalik eta kalte gehien sortzeko aukeratu zuten eta, nahiz eta leherketaren berri aurretik eman, kalteak handiak izan ziren.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio Ibon Iparragirre ETAko kideari PSE-EEren Elgoibarreko egoitzan lehergailua jarri eta kalte terroristak eragiteagatik.
Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salak kaltetutako eremuaren tamaina kontuan izanda jarri daitekeen zigorrik gogorrena jarri dio. Era berean, bederatzi urtetan gaitasungabetuta egongo da eta Aseguruen Patzuergoari 86.389ko kalte-ordainak ordaindu beharko ditu.
Iparragirre ETAko ''tontor komandoko'' kidea zen 2008ko apirilaren 20an, goizaldean, PSE-Eeko Elgoibarreko egoitzan lehergailua jarri zuenean. Lehergailua egiteko 3 kilo amonal erabili zituen indartutako nitrometanoarekin eta oinarrizko kargaren indarra areagotu egiten zuen lehergaiarekin.
DYAri lehergaiaren berri eman eta ordubetera eztanda egin zuen, kalte handiak eraginez. Hilabete geroago, ETAk atentatua bere gain hartu zuen komunikatu baten bidez.
Auzitegi Nazionalaren arabera, gertatutakoak egilearen dolua agerian uzten dute, erabilitako tresneriak ahalik eta kalte gehien sortzeko helburua zuelako, nahiz eta aurretik horren berri eman. Kalte horiek izango zirela aurretiaz ikusi zitekeen eta, akusatuak onartu bezala, azkenean kalte handiak izan ziren.