Politika -
Auzitegi Nazionala
Amedok GALen azken auziaren inguruan deklaratu nahi du berriro
Auzitegi Nazionalak Planchuelo absolbitu eta astebetera egin du eskaera. "Justiziak egia ezagutzeko aukera izango du nire eskakizunari erantzunez gero", azaldu dio Amedok Ruz epaileari idatzi batean.
Erredakzioa
Jose Amedo Polizia ohiak GAL-en azken auziaren inguruan deklaratzeko berriro deitu diezaiola eskatu dio Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari.
1986an Iparraldeko Batzoki eta Consolation tabernen aurkako "atentatuak agindu eta finantzatu zituztenen inguruko erantzunkizun penalak argitzeko", azaldu du Amedok igorritako idatzian. Auzitegi Nazionalak Bilboko Polizia buru ohia Miguel Planchuelo absolbitu zuen joan den astean GALeko kide izategatik&' || 'nbsp; zigortua izan zelako arinago eta ekintza haiekin lotzen zuten frogarik ez zutela esanez.
Epai hori ezagutu eta astebetera egin du eskakizuna Amedok. "Defendaezina izango litzateke bai judizialki, sozialki zein historikoki ekintza hauen arduradun bakar gisa Michel Dominguez eta Jose Amedo agertzea, 108 urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarrita", idatzian gaineratu du "goiko karguen aginduak bete zituztela".
"Uste dut Justiziaren esku dagoela egia ezagutzea nere eskaerari erantzunez gero ", adierazi du Polizia ohiak.
Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia eta Barne Ministerioa jo zituen Amedok GALen sortzaile azken auziko saioan deklaratu zuenean. Gainera, Ricargo Garcia Danborenea sozialisten idazkari ohia eta PSEko Txiki Benegasen eta Ramon Jauregiren onespena jaso zutela adierazi zuen Amedok.