Politika -

Lanak eskuz agintzeagatik

Castroko alkatea zigortu dute prebarikazioa egiteagatik

Hauteskunde Lege berrearen arabera, ezin da hautagai izan prebarikazioa egitegatik kondenatua dagoen inor. Hainbat zinegotzi ere kondenatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santanderreko Zigor Arloko 2.zenbk Epaitegiak zazpi urte eta erdiko gaitasungabetzea izatera zigortu ditu Fernando Muguruza Castro Urdialeseko alkatea, Jose Miguel Rodriguez alkateordea eta beste hainbat zinegotzi, prebarikazioa egin dutelako, zinegotzi baten anai baten enpresari obra batzuk eskuz agintzeagatik.

Epai hori dela eta, litekeena da alkatea eta beste zinegotziak ezin aurkeztea igandeko udal-hauteskundeetara, Castroko Alternatiba Independientea (ACAI) alderdiaren bidez, Hauteskundeen Legearen erreformaren arabera.

Izan ere, Laredoko Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko dio epaia Epaitegiak, berak erabaki dezan igandeko hauteskundeetara aurkezteko eskubidea duten ala ez zigortuek. Erreforma berriaren arbera, ezin dira hautagai izan prebarikazio egiteagatik zigortuak izan diren pertsonak, nahiz eta epaia behin betikoa ez izan.

Jose Hoya Santanderreko epailearen ebazpenean agertzen denez, prebarikazio delitu bat epaitu dute, Mioñoko tuneleko obrak eskuz agintzeagatik, alegia, eta ez bi delitu, Fiskaltzak hasiera batean eskatzen zuen moduan.

Alkateak eta zinegotziek (José Miguel Rodriguez, Concepcion Carranza, Jaime Diez Muro, Salvador Hierro y Santiago Velez) zazpi urte eta erdiko zigorra jaso dute, Cesar Sainz Udaleko idazkariordeak bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea