Politika -
Sare sozialen bidez
Patxi Lopez: 'Haserre daudenekin hitz egin nahi dut'
Twitterretik eta Facebooketik jasotako galderei erantzuna emango die bihar lehendakariak.
Erredakzioa
''Haserre daudenekin hitz egin nahi dut'', esan du Patxi Lopez lehendakariak bere blogean argitaratu duen artikuluan. Horregatik, ''Benetako Demokrazia Orain'' mugimenduko jarraitzaileei Twitter bidez galderak bidaltzeko deia egin die.
Atzo, Patxi Lopezek gai honi buruz adierazpenak egin zituen. Bere ustez, "bidegabea" den egoera bat eraldatu nahi duten pertsonak dira, eta ez "sistemaren aurkakoak".
Hala ere, "benetan haserre dauden pertsona horien atzetik ikustezinak diren eskuak" ote dauden galdetu zuen atzo lehendakariak. Gaur, lehendakariak hainbat iruzkin jaso ditu sare sozialetatik, eta, horregatik, Twitterren, Facebooken edota bere blogean jasotako galderei erantzuna ematea erabaki du. Galderak eta iruzkinak bidaltzeko epea bihar amaituko da, eguerdiko 13:00etan.