Politika -
Bildu
Biktimek manifestazioa deitu dute Konstituzionalaren erabakiaren aurka
Maiatzaren 14rako deitu dute, Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan kaleratutako epaiaren aukera protesta egiteko.
Erredakzioa
Terrorismoaren biktimek manifestazioa deitu dute Madrilen datorren maiatzaren 14rako, hauteskunde kanpainaren barruan. Auzitegi Konstituzionalak Bilduren harira hartuko erabakiaren aurka protesta egingo dute, hauteskundeetara aurkezteko baimena emateagatik.
Voces contra el Terrorismo plataformak iragarri duenez, manifestazio bat deitu du egun horretarako, eta Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak manifestazioarekin bat egingo dutela jakinarazi du, Konstituzionalaren erabakiaren aurkako edozein ekimenarekin bat egingo baitute.
Pedrazaren hitzetan, Auzitegi Konstituzionalaren epaiak "ETA hauteskundeetan egotea suposatzen du", eta horrek "ETArekin amaitzeko itxaropena bertan behera utzi du".
Halaber, HazteOir.org plataformak agiri batean jakinarazi duenez, manifestazioarekin bat egingo dute "ETAren alde erakundeek egindako gehiegikeriak salatzeko".