X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Enpresaburuei

Nazioarteko Taldeak ETAren estortsioaren amaiera berretsi du

Euskadiko enpresaburuei galdetu ostean, bitartekoen taldeak (GIC) "iraultza zergaren amaiera" baieztatu du. Talde honen hitzetan, "normalkuntza sozial eta politikorako aurrerapauso garrantzitsua da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (GIC) baieztatu duenez, ETAk bertan behera utzi dio Euskadiko enpresaburuei estortsio gutunak bidaltzeari. Nazioarteko bitarteko honek enpresa elkarteei egin die kontsulta eta ETAren "iraultza zerga" amaitu dela ondorioztatu du.

Talde honen hitzetan, "normalkuntza sozial eta politikorako aurrerapauso garrantzitsua da" hura, eta "guztiok behar bezala baloratu behar dugu". Hala ere, ETAk iragarritako su etenaren inguruko informazioa egiaztatzen jarraituko duela jakitera eman du taldeak.

Halaber, Auzitegi Gorenak baliogabetu dituen Bilduren zerrendei ere aipamena egin die taldeak. Honen aburuz, "erabakia errespetatzen dugu, etsipena eragin badu ere". Alabaina, "Konstituzio Auzitegiak gertakariak aztertzean eta legea aplikatzean, Euskadiko normalkuntza politikorako lagungarria den erabaki bat hartu dezala espero dugu", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea