Politika -

Dokumentazioa

Bilduren zerrendak baliogabetu ondorengo pausoak eta epeak

hautagaitza guztiak atzera bota ostean, Koalizioak 48 orduko epea izango du Konstituzionalera joateako eta epaitegiak ostirala baino lehen erabaki behar du helegitea onartzen duen ala ez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi&' || 'nbsp;Gorenak Bilduren kontrako inpugnazioak onartu eta koalizioaren hautagaitza guztiak atzera bota ondoren, Bilduk Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera du eta 48 ordu ditu horretarako.

Konstituzionalak helegiteari buruzko erabakia ostirala baino lehen hartu beharko du, izan ere, orduan hasten da hauteskunde-kanpaina ofizialki.&' || 'nbsp;

Auzitegiak Bilduri hauteskundeetan parte hartzen utziz gero, lege berriarekin, hauteskunde zerrendak kanpainan ere inpugnatu ahal izango dituzte. Hori horrela, Gobernuak eta Fiskaltzak maiatzaren 12a, osteguna, arte izango dute inpugnazio helegiteak sartzeko. Gorenak maiatzaren 15aren aurretik ebatzi beharko du balizko helegiteen inguruan eta Bilduk errekurtsoa jarriz gero, Auzitegi Konstituzionalak maiatzaren 20rako eman beharko du ebazpena, hau da, hauteskundeak baino bi egun lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea