Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Lazcoz (PSE): 'Ez nuke ulertuko Bildu ez izatea hauteskundeetan'

Gasteizko alkatea ez ezik, azken egunetan Patxi Lopez lehendakaria eta Odon Elorza Donostiko alkatea ere agertu dira Bilduren alde.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko alkateak, Patxi Lazcoz sozialistak, adierazi du ez lukeela "ulertuko" Bildu ez izatea maiatzaren 22ko foru eta udal hauteskundeetan.

Arabako hiriburuko Udaletxean egindako prentsaurreko batean, Lazcozek gogorarazi du EA eta Alternatiba aurkeztu ahal izan zirela duela lau urteko hauteskundeetara.

Bere esanetan, independenteetako bat "hautezina" bada, "legea ezarri behar da", baina "ez luke ekarri beharko hautagaitza osoa indargabetzea".

Gasteizko alkateak nabarmendu du ekintza terroristak izan diren bakoitzean, EAko eta EBko udal taldeek "gaitzespenekin" bat egin dutela, "indarkeria gaitzesteko erabil daitezkeen aditz zorrotzenekin".

Hori horrela, Lazcozek ohartarazi du ez lukeela "ulertuko" Bildu ez egotea bozetan, epaileen erabakia "errespetatu" egingo duela erantsi badu ere.

Azken egunetan, PSE-EEko buruzagi gehiago agertu dira Bilduren alde, Patxi Lopez lehendakaria eta Odon Elorza Donostiko alkatea, kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea