Politika -

EAJ-PSE ituna

Mendiak boto-emaile sozialistekiko 'errespetu osoa' eskatu dio EAJri

PSE-EEren idazkari nagusiak argi adierazi nahi izan du bere alderdiak "sekula ez" duela "interes pertsonala orokorrarekin gainetik jarriko".

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Sozialistak, jeltzaleekin negoziazioak abiatzeko prest, baina datarik jarri gabe

1:47

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak boto-emaile sozialistekiko "errespetu osoa" eskatu dio EAJri, eta argi adierazi nahi izan du bere alderdiak "sekula ez" duela "interes pertsonala orokorrarekin gainetik jarriko".

Mendiak ekitaldi politiko batean parte hartu du Gasteizen Arabako PSE-EEko kideekin eta jarraitzaileekin, eta aldamenean izan du Cristina Gonzalez Arabako alderdiko burua.

PSE-EEren idazkari nagusiak EAJrekin irekitako "elkarrizketa esparrua" izan du hizpide, eta EAEko erakundeei "egonkortasuna eta gobernagarritasuna" emateko izango dela aipatu du.

Bi alderdiek "elkar ondo ezagutzen" dutela azpimarratu du, eta horregatik, sozialistek beti arduraz jokatuko dutela.

"Euskal gizartearen interes orokorra lehenetsiko dugu beste edozeren aurrean, baita interes pertsonalen aurrean ere", adierazi du Mendiak, baina EAJri ohartarazi dio hauteskundeetan jasotako botoen babesarekin bilatuko dituela akordioak, "gizarte ireki eta justuarekin konprometitutako boto sozialistek errespetu osoa" merezi dutelako.

EAJk atzo iragarri zuen ez dutela Irungo Alkatetzarako hautagairik aurkeztuko, PSE-EE izan baitzen boto gehien jaso zituen alderdia maiatzaren 26an, eta horren harira egin ditu Mendiak adierazpenok.

"Datorren larunbatean (udalak osatuko direnean) jarraituko dugu lanean eta akordiorako esparruak zabaltzen", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Idoia Mendia bideoak Euskal sozialistak Albisteak