Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Arartekoa: 'Bildu gabe oinarrizko eskubide bat urratuko litzateke'

Iñigo Lamarcak uste du koalizioak aurkezteko eskubidea duela, izan ere, "EA eta Alternatiba erabat demokratikoak dira eta partehartze politikorako eskubidea duten independenteak sartu dituzte".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca Arartekoak uste du Bildu koalizioak hauteskundeetan aurkezteko eskubidea duela eta galaraziz gero "partehartze politikorako eskubidea urratuko" litzatekeela.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Lamarcak gogora ekarri duenez, Arartekoak ikerketa bat egin zuen Sorturen inguruan eta partehartze politikorako oinarrizko eskubidea kolokan jar zitekeela ondorioztatu zuen, "eta Sortuk legezkoa izan behar zuela aldarrikatu genuen, eta arrazoi horiek Bilduren kasurako ere balio dute".

Lamarcaren arabera, koalizioa "EAk eta Alternatibak osatzen dute, hau da, erabat demokratikoak diren bil alderdik. Partehartze politikorako eskubidea duten independenteak sartu besterik ez dute egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea