Politika -
Zerrenden aurka egin ostean
Bilduk batzartzeko eskatu die EAJri, Aralarri eta EBri
Azkenean Bilduren hautagai-zerrendak bertan behera uzten badituzte gainerako alderdi politikoek zer egingo duten jakitea da bilera horren helburua.
Erredakzioa
Bilduk abian jarri ditu zenbait alderdi politikorekin bilerak egiteko harremanak, Estatuko Abokatutzak bere zerrenda guztien aurka egin ostean, zenbait alderdik Europa Press albistea agentziari jakinarazi diotenez.
EAJrekin, Aralarrekin eta Ezker Batuarekin jarri dira harremanetan, eta EBk bileran izango dela baieztatu du. Bilduren hautagai-zerrendak azkenean bertan behera uzten badituzte gainerako alderdi politikoek zer egingo duten jakitea da bilera horren helburua.
Estatuko Abokatutzak hauteskunde-helegitea aurkeztu du gaur arratsaldean Auzitegi Gorenean Bilduren (EA/Alternatiba) 254 zerrenden aurka egiteko, “legez kanpoko ezker abertzalea hauteskundeetan egoteko bide formala" direla uste baitu.