Politika -
Eztabaida
Troitiño auzia bere gain hartzeko eskatu dio PPk Zapaterori
Gobernuak Troitiño zelatatu behar zuela uste du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari orokorrak.
Erredakzioa
Espainiako Barne Ministerioak Antton Troitiño ETAko kide ohia "zelatatu" behar zuela berretsi du gaur María Dolores de Cospedal PPko idazkari orokorrak, "prozesu judiziala bukatu gabe zegoelako". Horregatik, "normalena, zentzudunena eta profesionalena" Troitiño zelatatzea zela nabarmendu du.
"22 hilketa egin dituen pertsona bat zelatatzea, ibilbide judiziala amaitu gabe zegoenean, erabakirik normalena, zentzudunena eta profesionalena zen", gaineratu du.
Gaztela Mantxako PPko hautagaiak azpimarratu du Espainiako Gobernuak "erantzukizunak" bere gain hartu beharko dituela.
Bestalde, maiatzeko hauteskundeetan Bildu ez egotea espero du Cospedalek. "Popularrek ez dugu ETA hauteskundeetan eta erakundeetan egotea ekarriko duenik adostuko, nahiz eta Sortu edo Bildu izena hartu".
"Horretan jarraituko dugu, erantzukizunez jokatuko dugu", bukatu du.