Politika -

EAJri erantzuna

PSE: 'Eusko Jaurlaritza zorrotza izango da eskumenen transferentzian'

PSOEk eta EAJk itundutako transferentziak "bete beharreko baldintzetan" egingo direla baieztatu du Pastorrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, PSOEk eta EAJk itundutako eskumenen transferentziari dagokionez Eusko Jaurlaritza "zorrotza" izango da. Gainera, "merkealdietan erosteko prest" dagoen galdetu dio Pastorrek EAJri.

Hau izan da Pastorrek Belen Greaves EBBko idazkariak egindako adierazpenei emandako erantzuna. Izan ere, Greavesek Patxi Lopezen Gobernuko "eskuren bat" lehenengo eskumenaren transferentzia "moteltzen" ari zela adierazi zuen joan den astean.

Pastorrek, ordea, ukatu egin du Eusko Jaurlaritza transferentzia "oztopatzen" egotea. PSOEk eta EAJk itundutako transferentziak "bete beharreko baldintzetan" egingo direla baieztatu du Pastorrek. Ildo honetan, "EAJri gehien kezkatzen zaiona eskumenen transferentzia onartu zela erakusten zuen argazki bat ikustea zen", esan du Pastorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea