Politika -

M-22ko hauteskundeak

Urizar: 'Gobernua Bildurekin itxurak egiten dabil, PPk behartuta'

Koalizioa Batasunarekin adostu izana ukatu du eta ziur agertu da, berriro ere, Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan izango dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren zerrenden balizko inpugnazioa eskatzean, Zapateroren Gobernua "antzerkia eta burdin hariaren gainean oreka egiten dabilela" adierzi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. Jarrera hori PPren presioaren ondorioa dela gaineratu du Urizarrek. Koalizioa, bitartean, "legearen barruan lanean ari da maiatzaren 22ko hauteskundeetan egon ahal izateko".

RNEri egindako adierazpenetan, Urizar ziurtzat eman du Bildu udal eta foru hauteskundeetan izango dela "epaitegien erabakiak zuzenbide-arrazonamenduetan oinarritzen diren neurrian". Koalizioaren helburuari dagokionez, subiranotasunaren proiektu ezkertiarra eskaintzea dela argitu du, eta ez legez kanpoko alderdiei babesa ematea.

Eako liderrarentzat, "ibilbide osoa legearen barruan egiten ari gara, ez dago zalantzarik". Onodrioz, Gorenak Zapateroren Gobernuaren bermea izango lukeen inpugnazioa egitea "PSOEk PPren aurrean eman nahi duen irudian oinarritutako estrategia da", "horretarako itxurak egin behar ditu, burdin hariaren gainean oreka mantentzen saiatuz".

Akordioak ezker abertzalearekin

EAko idazkari nagusiak ezeztatu egin du Bilduren sorrera lehengo Batasunako agintariekin adostu izana. Hala ere, beraiekin bilerak egin eta akordioak sinatu dituela onartu du. "Akordio horiek hauteskundeetara begira ere baliagarriak izan litezke, baina argi daukagu hauteskundeetarako akordio horiek legezko alderdiekin bakarrik egin daitezkela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea