Politika -
Bila jarraitzen dute
PPk Troitiño auzia ikertzeko eskatu dio Botere Judizialari
Federiko Trillok iragarri duenez, Auzitegi Nazionalak "ebazpen egokia" ematen izandako atzerapena ikertzera derrigortuta dago epaileen organo nagusia.
Erredakzioa
Federico Trilla PPko Justizia eta Askatasun Publikoen koordinatzaileak Antonio Tritiño ETAko kidearen askapenean izandako "kontraesanak" ikertzeko eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari. Horrekin batera, erantzukizunak argitzea exijitu du. Trillok hedabideei bidalitako komunikatuaren bidez egin du eskaria, Troitiño leku ezezagunen batean dagoela jain eta hurrengo egunera. ETAko kidea kartzelatik atera zuten apirilaren 13an 24 urteko zigorra bete ondoren.
PPko kideak adierazi duenez, epaileen organo nagusia derrigorrean ikertu behar ditu Auzitegi Nazionalean izandako "barne-kontraesanak" eta "ebazpen egokia" emateko izandako atzerapena.
Era berean, Trillok Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa kritikatu du Trotiñori zainketa jartzeko modurik ez zegoela adierazteagatik.
"Argudio horrek egia ezkutatzen du; Fiskaltzak helegitea aurkeztu bezain laster, ETAko kideari jarraitzeko, are gehiago, aurreneurrizko atxiloketa ere egin zezaketen", azaldu du Federico Trillok.